Iaz giro ederra izan zen Salbatoretako Patata Tortilla Lehiaketan. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Abuztuaren 7an, Salbatore Jaien barruan, Gazteen III. Patata Totilla Lehiaketa jokatuko da Getariako frontoian 11:00etatik 12:30era bitartean eta bertan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete hilaren 30a arte udaletxean edo turismo bulegoan. 14-18 urte bitarteko gazteei dago zuzendua norgehiagoka. Bikote bakoitzak zartagia, labana, sardexka, eta osagaiak nahasteko eta tortillari buelta emateko ontzia eraman beharko dute. Antolatzaileek jarriko dituzte tortilla egiteko beharrezkoak diren osagaiak eta sua.
Antolatzaileek jakinarazi dute, epaimahaiko kideek tortillaren itxura, zaporea eta sukaldarien jantziak kontutan hartuko dituztela saridunak zein diren erabakitzerakoan. Dena dela, Getariako gazteak leihiaketan parte hartzera animatu nahi dituzte.