Astelehenean Getariako Salbatore Pilota Txapelketako final laurdenak jokatu dira

Getariako Hitza 2015eko uztailaren 17a

Pilotari gazteak Getariako frontoian partida jokatzen. (Hitza) Maiatzaren 4ean abiatu zuten Getariako Salbatore Pilota Txapelketa 80 bikoterekin. Ordutik astero-astero astelehenetan, asteazkenetan eta larunbatetan jokatuko dituzte partidak eta txapelketako azken txanpa jokatzear dira. Astelehenean 17:00etatik aurrera jokatuko dituzte final laurdenak Getariako frontoian. EGITARAUA Kadete maila: Lemoako Aurrekoetxea- Martitegi, Getariako Ormazabal Etxanizen aurka lehiatuko dira. Jubenil maila: Gure Txokoako Lazkanotegi- Canabal, Usurbilgo Cisneros eta Aranberriren aurka. 22 urte azpiko mailan: Elorrioko Bereikua- Biuña, Zegamako Azketa eta Atxaren aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide