Getariako Biatloia hilaren 25ean 12:00etan abiatuko dute. (Aritz Mutiozabal/Hitza)
Igeriketa proba eta lasterketa uztartuko ditu Salbatoren Biatloiak hilaren 25ean 12:00etatik aurrera. Bertan parte hartzen dutenek 550 metro osatu beharko dituzte igerian eta 3.500 metro lasterka. Antolatzaileek jakinarazi dute bertan parte hartu nahi dutenek 943-896034 edo 943-140957 telefono zenbakira hots eginda edo
kultura@getaria.org edo
turismogetaria@euskalnet.net helbidera idatzita eman dezakete izena. Lasterketa eguneko 11:00ak arte zabalik izango da izena emateko epea. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urte da.