Balentziagaren itsasoan barrena

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko uztailaren 15a

Donostiatik atera, itsasontzian Getariara bidaia egin, eta Cristobal Balentziaga Museoa bisitatzeko aukera eskaintzen duen irteera gidatua antolatu dute udako igandeetarako.Cristobal Balentziaga Museoak Balentziagaren itsasoa egitasmo turistiko kultura...

Donostiatik atera, itsasontzian Getariara bidaia egin, eta Cristobal Balentziaga Museoa bisitatzeko aukera eskaintzen duen irteera gidatua antolatu dute udako igandeetarako.

Cristobal Balentziaga Museoak Balentziagaren itsasoa egitasmo turistiko kulturala antolatu du uztaileko eta abuztuko igandeetarako, eta pasa den asteburuan egin zuten lehen txangoa. Egun erdiko irteera da, eta bisitariak Donostiako portutik aterako dira 09:30ean, eta itsasontziz Getariara joango dira. Bertan, Getariako alde zaharra ezagutu eta bertako produktuak dastatu ondoren, Balentziaga Museoa bisitatuko dute. 13:45ean hartuko dute Donostiara itzultzeko itsasontzia, eta 15:00etan Donostian izango dira.

Egitasmoan parte hartzen duten bisitariek gidari bat izango dute bisitan zehar, eta horrek moda sortzailearen biografia, paisaiaren xehetasunak eta bestelako kultur alderdiak azalduko dizkie euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez.

Igandeetan egingo dituzte irteerak, eta idaia bakoitzean 39 lagunentzat egongo da tokia. Aurtengoa lehen urtea denez, «pixkanaka hasi» nahi dute, baina arduradunek jakinarazi dute 2016ko udan eskaintza zabaltzeko asmoa dutela. Parte hartu nahi duten herritarrek 35 euro ordaindu beharko dituzte egun erdiko bisitagatik. 13-18 urte bitartekoek, ikasleek, langabetuek, erretiratuek eta pentsiodunek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta Cristobal Balentziaga Museoko lagunek eta 2 eta 12 urte bitartekoek, berriz, 25 euro.

Parte hartu nahi dutenek aurrez egin dezakete erreserba Cristobal Balentziaga Museoan bertan, 943-00 88 40 telefono zenbakira hots eginda, edo info@cristobalbalenciagamuseoa.com helbidera idatzita. Arduradunek erreserba aldez aurretik egitea gomendatzen dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide