Atzo Donostia 2016 ekimena aurkeztu zuten Cristobal Balentziaga Museoan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko uztailaren 10a

Cristobal Balentziaga Museoko zuzendari Miren Vives, Donostia 2016ko kultu programako koordinatzaile Xabi Paya eta Bitzaren Itsasargiaren arduradun Ainara Garcia. (Aiora Larrañaga/Hitza) Elkarbizitza eta elkar ulertzeko giltza elkarrizketa izanik, atzo arratsaldean Donostia 2016 proiektuaren inguruan solasean aritu ziren Donostia 2016 ekimeneko kultur programako koordinatzaile Xabi Paya, Bizitzaren Itsasargiko arduradun Ainara Garcia eta aurkezpenera bertaratu ziren herritarrak. "Elkarbizitza da Donostia 2o16 ekimeneko ardatza eta zuekin elkarrizketan aritu nahi dugu; zertan ari garen kontatu nahi dizuegu, Europako kultur hiribura zer den eta horren baitan zer egingo dugun azalduko dizuegu" esanez abiatu zien Xabi Payak aurkezpena Europako Kultur Hiriburuek hurrengo helburuak bete nahi dituzte: Europako kultur aberastasun, aniztasun eta ezaugarri komunak nabarmentzea, Europako herritarren arteko ezagutza areagotzea eta Eurooako komunitate berberaren parte izatearen inguruko kontzientzia handitzea. 2016an Espainiari egokitu zitzaion Europako Kultur Hiriburua izendatzeko aukera; 15 hiri aurkeztu ziren lehiara eta Donostiak aurkeztutako Elkarbizitzarako Hiriburua proiektua aukeratu zuten. "Europako Hiriburua izendapena orain arte hiriaren marketina hobetzeko eta hiriaren azpiegiturak berritzeko tresna gisa erabili izan da. 2013ean esaterako, Marsella (Frantzia) izan zen Europako Kultur Hiriburu eta horren baitan Musée des Civilisations de l´Europe et la Mediterranee inauguratu zuten, portu inguruan eraldaketa handia egin zen eta hiriak hirugarren sektorera turismo eta kultura arlora salto egin zuen" azaldu dute. Donostiak bestelako proiektua aurkeztu zuen, elkarbizitza sustatzeko proiektua hain zuzen ere. "2011n aurkeztu zen proiektua eta urte horretan ETAk su etena iragarri zuen. Gure lurraldea elkarbizitzan hainbat gatazka izan dituelako ezaguna da eta Donostia 2016k erakutsi nahi du gatazkak ez direla gure kontua bakarrik; Europako historia gatazkaz hazitakoa dela eta elkar ulertzeko eta hobeto bizitzeko kulturak eta arteak berezkoak dituzten elementuek lagundu gaitzazketeela". Ildo horretan, gizarte ehuna berrindartzeko, elkarbizitza sustatzeko, elkar ulertzeko eta gizarte hobe bateko bidea egiteko ekintza programa aurkeztu zuen Donostiak,. "Herritarrei gogoeta eragin nahi diegu eta horretarako elkarrizketarako guneak sortu eta baliabideak eskainiko ditugu" berretsi zuen aurkezpenean Donostia 2016 Kultur Programako Koordinatzaileak.

Donostia 2016-ko programazioa

Donostia 2016a osatzeko programa parte-hartzailea egin zen. 2009-2011 bitartean eragileek, erakundeek eta herritarrek beren proposamenak egin zituzten eta orduko zuzendariek irizpide jakin batzuen arabera horietatik hainbat proiektu aukeratu zituzten. "Beraz, egun Donostia 2016ko kideok lantzen ari ari garen proiektu gehienak bertako herritarrek proposatutako ideiak dira". Donostia 2016 ekimenaren programa hiru ataletan banatuta dizango da: Itsasargiak, Energia Olatuak eta Elkarrizketak. 1.- ITSARGIAK Orain arte Europako Kultur Hiriburu gehienek diziplina artistikoen arabera antolatu dute programazioa. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak, berriz gaikako itsasargiak erabili ditu edukiak antolatzeko. Itsasargi bakoitzak elkarbizitzaren hainbat kontzeptua biltzen ditu: Bakea, Bizitza eta Ahotsak dira ildo nagusiak. - Ahotsen itsasargiak lantzen ditu lengoaia artistikoak, komunikazioa, transmisioa eta hizkuntzak. Itsasargiaren helburua diziplina artistikoek komunikatzeko, galdetzeko eta hunkitzeko duten gaitasuna azpimarratzea da. Arteak azaldu ezin dena adierazteko duen gaitasunean sakontzen du itsasargi horrek. - Bakearen itsasargiak lantzen ditu bake inperfektuak. "Bakea ez da helburu bat, ez da egoera estatiko bat; bakea prozesu dinamiko askoren emaitza da. Gatazka gizakiak berezkoa duen ezaugarri bat da, baita norbere buruarekin ere eta askotan horrek hobetzen laguntzen du.  Ikasi behar dugu gure gatazkak kudeatzen haustura bihurtu ez daitezen". Bakearen itsasargiak bakea eta errespetua sustatzeko balioak zabaltzea du helburu. - Bizitzaren itsasargiak ongizatea du helburu. Bertako proiektuek bizitza osasungarriagoa, osasuntsuagoa eta humanistagoa izatea lortu nahi dute herritarrek  eguneroko bizitza hobea izan dezaten. Bizitzaren itsasargiak biltzen duen proiektuetako bat 2016 Bidea da eta bizitza osasungarria eta adierazpen artistiko-kulturala uztartzea du helburu. Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Iparraldeko paisaia naturaletan barrena 32 etapako ibilbidea osatu dute eta 2016ko martxotik urrira bitartean txangoak antolatuko dituzte igandeetan. "Kultur eskaintza erabili nahi dugu herritarrak bizimodu osasuntsua izatera eta beren ingurua deskubritzera animatzeko". Ibilbideaz gain, antolatzaileek ibilbidea kultur ekintzez bete nahi dute eta horretarako tokian tokiko eragileei laguntza eskatu diete dagokien igandean kultur ekimenak antolatzeko. Lehenengo etapa martxoaren 27a izango da eta Donostia-Orio-Zarautz herriak zeharkatuko ditu Bigarren etapa apirilaren 3an izango da eta Zarautz-Getaria-Zumaia-Deba zeharkatuko ditu 2016 Bidean parte hartzeko interesa duten erakunde eta eragileek 2016bidea@dss2016.eu helbidera idatzi dezakete beren ideia eta proposamenak azaltzeko. 2.- ENERGIA OLATUAK Energia Olatuak hilabetero Donostia 2016 ekimenak egiten dituen proiektu deialdiak dira. Herritarrek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek aukera izango dute beren kultur proposamenak errealitate bihurtzeko Donostia 2016 ekimenaren barruan. Hilero herritarrez osatutako kontseilu batek aurkezten diren proiektuetatik 5 aukeratuko ditu eta bakoitzari 2.016 euroko laguntza emango die; atal horretan parte hartu dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Akitaniako herritarrek. Horretaz gain, bi hilabetetik behin 20.160 euroko laguntza jasoko duen proiektua aukeratuko dute eta bertan parte hartu dezake Europar Batasuneko edozein herritarrek. 3.- ELKARRIZKETAK Jadanik Donostian eta lurraldean antolatzen diren jaialdietan eta kultur espazioetan egitarau berezia antolatuko du Donostia 2016 ekimenak Elkarrizketak atalaren barruan. "Horrela gure eguneroko kultura, mantentzen, indartzen eta aberasten duten ekimenetan ahalegina egin nahi dugu, horiek bat egin dezaten Europako Kultur Hiriburutzaren helburuekin".  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide