Euskadiko Orkestrak kontzertua emango du abuztuaren 28an Getarian
Datorren abuztuaren 28an, 22:00etan Euskadiko Orketra Sinfonikoak kontzertua emango du Getariako Salbatore parrokian Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan. Getariako Turismo Bulegoko arduradunek jakinarazi dute aforoa mugatua izango dela, eta sarrera-gonbidapenak Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira. Herritar bakoitzak gehienez bi gonbidapen jaso ahal izango dituela zehaztu dute.