2014-2015 ikasturtean euskara ikasten aritu diren herritarrek eta kurtsoa hasieran aurre-eskaera egina dutenek, diru-laguntza eska dezakete udalean. Horretarako, ikastaroa jaso bitartean udalerrian erroldatuta egon behar dute ikasleek eta ikastaroko orduen %80 jaso izan. Eskatzaileek agiri hauek aurkeztu behar dituzte udaletxean, uztailaren 17a baino lehen: NANaren fotokopia bat, ikasle-agiriaren edo langabe-txartelaren kopia bat, matrikularen ordainagiria, asistentziaren egiaztagiria ikastaroa eman edo antolatu duen erakundeak egina.