Paisaiaren Ekintza Plana osatzeko lehen parte-hartze bilera egingo dute Getarian

Getariako Hitza 2015eko uztailaren 2a

Getariako kostaldea izango da hizpide lehen parte-hartze bileran. (Gari Berasaluze) Getariako Udala Paisaiaren Ekintza Plana osatzen ari da eta herritarren ekarpenak jasotzeko parte-hartze prozesua martxan jarriko dute. Lehen saioa hilaren 8an, datorren asteazkenean izango da 19:00etan Alondegian eta Getariako itsasadarra izango dute hizpide. Antolatzaileek zehaztu dute lehen saioak tailer formatoa izango duela eta herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide