Larunbatean giro ederra izan zen V. Floren Memoriala areto futbol txapelketako finalean. (Gure Txeru Elkartea)
Larunbatean Gure Txeru elkarteak antolatuta 2015eko areto futbol txapelketa V. Floren Memorialeko finalak jokatu zituzten Getariako frontoian. Eguraldi ederra egin zuen eta jendetza bertaratu zen partidk ikustera. Aurtengo ligako txapelduna Txoko taldea izan da Taxko taldeari 5 – 4 irabazita. Ligako 3. eta 4.posturako norgehiagoka jokatu zuten Elkano eta Balearri taldeek eta bosna berdindu zuten; penaltietan Elkano taldea gailendu zitzaion Balearriri. Bestalde, Kopako aurtengo txapelduna Izarri izan da Politena-Dondoni taldeari 5-1 irabazita.
Txoko eta Taxko taldeek jokatu zuten V. Floren Memorialeko finala larunbatean. (Gure Txeru Elkartea)
Jarraian sariak eta trofeoak banatu ziren:
Ligako txapelduna: Txoko
Ligako txapeldun ordea: Taxko
Ligako 3.postua: Elkano
Ligako 4.postua: Balearri
Kopako txapelduna: Izarri
Kopako txapeldun ordea: Politena – Donadoni
Kiroltasunaren saria: Xagu.