Giza katea egin dute herriko kaleetan barna (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Giza kate laranja batek zeharkatu ditu igande eguerdian Getariako kale nagusiak, eta Harralde aurrean amaitu dute martxa, lurrean eseri eta
herri harresi bat irudikatuz. Han jakinarazi dute mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dutela, eta beraz, udan hainbat ekitaldi eta mobilizazio izango direla herrian.
Ez dute zehaztapen gehiago eman, baina lantalde bat martxan dago antolaketa lanak egiteko, eta egunak gerturatu ahala emango dute informazio zehatza.
Asteburuan hainbat herritan egin dituzte
herriko tabernak ixtearen aurkako ekitaldiak. Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du 100
herriko inguru ixteko agindua, eta eskualdean lau itxiko dituzte: Azpeitiko Orkatz, Zumaiako Inpernupe, Getariako Harralde eta Zarauzko Arrano.
'Herri harresia' irudikatu dute Harralde aurrean