Areto futbola bihar Getarian

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko ekainaren 26a

Gure Txeru elkarteak antolatuta V. Floren Memoriala Areto Futbol Txapelketako finalak jokatuko dituzte. 17:00etan hasiko da lehia eta iluntzera arte luzatuko da.Bihar arratsaldean areto futbol jaialdia jokatuko dute Getariako frontoian. Gure Txeru elka...

Gure Txeru elkarteak antolatuta V. Floren Memoriala Areto Futbol Txapelketako finalak jokatuko dituzte. 17:00etan hasiko da lehia eta iluntzera arte luzatuko da.

Bihar arratsaldean areto futbol jaialdia jokatuko dute Getariako frontoian. Gure Txeru elkarteak antolatutako V. Floren Memoriala Areto Futbol Txapelketako finalak jokatuko dituzte. 17:00-etan hasiko dira partidak eta iluntzera arte luzatuko da kirol hitzordua. Iluntzean sariak banatu ondoren txapelketan parte hartu duten guztiek askaria egingo dute Berdura Plazan, indarrak berreskuratzeko.

Denera 11 taldek parte hartu dute aurtengo lehian. Honakoak izan dira: Xagu, Amona Maria, Kaia-Kaipe, Politena-Donadoni, Izarri, Haitze, Balearri, Elkano, Taxko eta Txoko. Biharko norgehiagokan erabakiko da txapelduna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide