Areto futbol txapelketa Getariako pilotalekuan. (Ainhoa Mancisidor)
Larunbat arratsaldean areto futbol jaialdia jokatuko dute Getariako frontoian. Gure Txeru elkarteak antolatutako V. Floren Memoriala Areto Futbol Txapelketako finalak jokatuko dituzte; 17:00etan hasiko dira partidak eta iluntzera arte luzatuko da kirol hitzordua. Iluntzean sariak banatu ondoren txapelketan parte hartu duten guztiek askaria egingo dute Berdura Plazan
Denera 11 taldek parte hartu dute aurtengo lehian: Xagu, Amona Maria, Kaia-Kaipe, Politena-Donadoni, Izarri, Haitze, Balearri, Elkano, Taxko eta Txoko taldeek. Larunbateko norgehiagokan jakingo da aurtengo txapelduna zein den.
EGITARAUA
- 17:00etan, Kopako finala jokatuko dute Izarri eta Politena-Donadoni taldeek.
- 18:00etan, Ligako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Elkano eta Balearri taldeek.
- 19:00etan, V. Floren Memorialeko Ligako finala jokatuko dute Elkano eta Balearri taldeek.
- Ondoren, sari banaketa egingo dute frontoian bertan.
- Jarraian, txapelketan parte hartu duten talde guztiekin askaria antolalatu dute Berdura Plazan.