Katrapuna plazako kantina kudeatzeko eskaera egin daiteke ostirala bitartean

Getariako Hitza 2015eko ekainaren 23a

Katrapuna plazako kantinaren kudeaketa lehiaketa publikora aterako du Getariako Udalak(Getariako Udala) Aurten ere, kantina-zerbitzua eskainiko du Getariako Udalak Katrapuna plazan. Uztailaren 1ean irekiko dute kantina eta hiru hilabetez izango da zabalik, urriaren 1era arte hain zuzen ere. Udalak lehiaketa publikora aterako du kantinaren kudeaketa eta interesa dutenek udaletxean eska ditzazkete baldintza pleguak. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 26an amaituko da, ostiralean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide