Bilera irekia antolatu du EH Bilduk gaur arratsalderako

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 18a

GETARIA // Getariako EH Bilduk bilera irekia egingo du gaur. Hitzordua 19:00tan Alondegian izango da. Batzarrean maiatzaren 24an egin ziren udal eta foru hauteskundeen balorazioa egingo dute koalizioko kideek, eta Getariako EH Bilduren egoera eta antol...

GETARIA // Getariako EH Bilduk bilera irekia egingo du gaur. Hitzordua 19:00tan Alondegian izango da. Batzarrean maiatzaren 24an egin ziren udal eta foru hauteskundeen balorazioa egingo dute koalizioko kideek, eta Getariako EH Bilduren egoera eta antolaketa zein den azalduko diete bileran biltzen diren militante eta herritarrei. EH Bilduko ordezkariek Getariako ezkertiar eta abertzale guztiak parte hartzera eta beren iritzia ematera gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide