Getariako EH Bilduk Bilera irekia antolatu du bihar (oteguna) arratsalderako. Hitzordua 19:00etan Alondegian izango da. Batzarrean maiatzaren 24an egin ziren udal eta foru hauteskundeen balorazioa egingo dute koalizioko kideek eta Getariako EH Bilduren egoera eta antolaketa zein den azalduko diete bileran biltzen diren militanteei eta herritarrei. EH Bilduko ordezkariek Getariako ezkertiar eta abertzale guztiak bileran parte hartzera eta beren iritzia ematera gonbidatu dituzte.