Getariako Arraun Elkarteak bere bi traineruak aurkeztu ditu

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko ekainaren 15a

[caption id="attachment_152155" align="aligncenter" width="300"]Getariako Arraun Elkarteak traineruak aurkeztu ditu. (Nerea Kamio/Hitza) Getariako Arraun Elkarteak traineruak aurkeztu ditu. (Nerea Kamio/Hitza)[/caption] Traineru denboraldia hastear da eta herritarrak estropada giroan murgiltzeko Getariako Arraun Elkarteak agerraldia egin zuen larunbat arratsaldean herriko plazan. Bertan 2015 denboraldian uretara aterako dituen bi traineruetako arraunlariak aurkeztu zituzten; gizonezkoen trainerua KAE 1 mailan ariko da, eta emakumezkoak, aurten ere Zarauzko elkartearekin bat eginik, Euskotren Ligarako txartela lortzen siatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide