Larunbatean Getariako Arraun Elkarteak aurkezpena egingo du

Getariako Hitza 2015eko ekainaren 11

Getariako Arraun Elkarteak aurkezpena egingo du larunbatean. (Klausser) Laster abiatuko dute traineru denboraldia eta Getariako Arraun Elkarteak bere tostetan arraunean egingo duten arraunlariak aurkeztuko ditu larunbateam 19:00etan herriko frontoian. Ondoren pintxoak eskainiko dituzte borondatearen truke eta txotxeko sagardoa ere izango da. Bestetik, elkarteko kamisetak salgai jarriko dituzte egunean bertan eta bazkide egin nahi dutenek ere horretarako aukera izango dute; horretarako kontu korronteko zenbakia eraman beharko dute zaleek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide