TTIP-aren inguruko dokumentalak emango dituzte Getarian

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko ekainaren 10a

TTIP-aren inguruko mahai ingurua egin zuten astelehenean Getarian. (Eskubide Sozialen Karta) Ostegun arratsaldean Getariako Eskubide Sozialen Kartak TTIP-aren inguruko dokumental sorta botako du; Ulpiano Etxean 19:00etan hasiko da saioa, eta ondoren parte-hartzaileen artean bertako produktuen dastaketa eta solasaldia egingo dute. Astelehenean egin zuten TTIP-aren inguruko lehen saioa; mahai ingurua izan zen eta bi orduz, Unai Brea, Ivan Santamaria eta Mikel Zubimendi kazetariak TTIP-aren inguruan aritu ziren. Antolatzaileak gustura daude mahai inguruak herritarren artean izan duen erantzunarekin, 40 herritar inguruk jarraitu baitzuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide