‘Itsasotik Itsasora’ ipuina kontatuko die haurrei Ane Azkuek Getarian

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 3a

'Itsasotik Itsasora' ipuina Ane Azkuek idatzi du eta  irudiak Edurne Irigoienek margotu ditu. (Aritz Mutiozabal/Hitza) Haurren artean irakurzaletasuna bultzatzeko bidea dira ipuin kontalariak. Getariako Kultura Sailak hori badaki eta ipuin kontaketa saioa antolatu du ostiral arratsalderako. 17:30ean hasiko da saioa eta haur ipuinen idazle eta ipuin kontalari Ane Azkuek Itsasotik Itsasora ipuina kontatuko die saioan biltzen diren haurrei. Getariako haurrak saiora gonbidatuta daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide