‘Artzape’-ren aldeko mus lehia jokatuko da ostiralean Getarian

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 3a

Getariako Berdura Plazan jokatuko da mus lehia. (Aiora Larrañaga/Hitza) Ostiralean Getariako X. Mus Txapelketa jokatuko dute Artzape-ren alde. Getariako Udalak eta Artzape aldizkariak antolatu dute txapelketa; 21:30etik aurrera Berdura Plazan jokatuko da mus lehia eta antolatzaileek jakinarazi dute 18 urtetik gorako herritarrei zuzendua dagoela. Bertan parte hartu nahi dutenek ostiralean bertan 20:00etatik aurrera eman dezakete izena 20 euroren truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide