Ostirala eta larunbata ekitaldiz bete dituzte. Aurtengoan lehen aldiz, Irritzi Lehiaketako epaimahaiak kontuan hartuko du parte-hartzaileek baserritarrez jantzita jardutea.
Berez Euskal Jai Eguna Salbatore Jaietan ospatzen zuten getariarrek. Baina, «bost eguneko jai luzeak dira salbatoreak eta herritarrek nekatuta bukatzen dute. Beraz, Euskal Jai Egunari protagonismo berezia eman eta beste egun batean ospatzea erabaki genuen», azaldu dute Getariako Udaleko Kultura Sailetik, aldaketa arrazoitzeko. Izan ere, asteburu honetan ospatuko dute.Urtez urte indarra hartzen joan da, eta eguna girotzeko herritarrak baserritarrez janztera animatu dituzte udaletik. «Aurtengoa, gainera, Irrintzi Lehiaketako epaimahaiak ere kontuan hartuko du parte-hartzaileak baserritarrez jantzita egotea».