Herriko trikitulariak Getariako plazan Euskal Jai Egunean. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Ez da aspertzeko betarik izango larunbatean Getarian, askotariko jardunaldiak antolatu baitituzte. Eguerdian, esaterako, irrintzi lehiaketa jokatuko dute. Bi mailatan lehiatu dira parte-hartzaileak: helduak (14 urtetik gorakoak) eta gaztetxoak (14 urtez azpikoak). Lehiaketa irekia da, beraz, festetan, ospakizunetan edo koadrilan irrintzika ibiltzen direnek berea dohaia neurtzeko aukera paregabea izango dute. Bota beharreko irrintzia parte-hartzaile bakoitzaren aukerakoa izango da moduari, iraupenari eta gainerako ezaugarriei dagokionez. Irrintzi Lehiaketan parte hartu nahi dutenek larunbatean 13:30ean Getariako plazara agertu besterik ez dute.
EUSKAL ASTEKO EGITARAUA
Maiatzak 29, ostirala. Gure Txeruko dantza taldeen emanaldiak.
- 18:30ean, haurren emanaldia frontoian.
- 22:00etan,
Iparraldeko Haizea gazteen eta helduen emanaldia.
Maitzak 30, larunbata. Euskal Jai Eguna.
- 09:30ean, diana Gazte Alaiak taldeko, Elkano Musika Eskolako eta herri eskolako txistulariekin.
- 10:30etik 14:00etara, azoka eta bertako produktuen dastaketa frontoian.
- 11:00etan, musika eskolako trikitilariak kalez kale eta 12:00etan emanaldia plazan.
- 12:00etatik aurrera Artzape Txox, Artzape Elkartearen eskutik.
- 12:30ean, Larrain Dantza eta Muxikoak plazan.
- Ondoren, Fandango eta Arin-arinak, Banakoa eta beste hainbat dantza Gazte Alaiak txistularien eskutik.
- 13:30ean, helduen eta gaztetxoen Irrintzi Lehiaketa plazan.
- 16:30ean, Tritilari Gazteen Getariako XVI. Txapelketa.
- 17:30ean, Harritarten haurrentzako jolasak.
- 19:30etik aurrera,
Bertsoshow Ibiltaria. Bertso-kantu poteo musikatua da.
- 22:30etik aurrera, erromeria Unsain taldearekin.