Getariako EH Bilduk berretsi du alkatetza Getarian. (Egila: Getariako EH Bildu)
Aurtengo udal hauteskundeetan Getariako alkatetza lortzekonorgehiagoka EAJren eta EH Bilduren artean izan da. EH Bildu izan da garaile buruz burukoan; 933 boto lortu ditu eta zazpi zinegotzi izango ditu udalbatzan. EAJk berriz, 640 boto eskuratu ditu eta lau zinegotzi izango ditu.
Nika Lertxundi alkatea hunkituta dago. «Emaitzak jakin ditudanean besarkada bat eman diet kideei. Eskerrak eman nahi dizkiet aurreko agintaldian zinegotzi izan direnei, lortu dugun emaitza elkarlanean egin dugun lanaren fruitua baita» azaldu du. Gainera, talde berria lehenbailehen lanean hasteko prest dagoela berretsi du. «Erronka berriak heltzeko gogoz gaude».