Memoria suspertzeko tailerra antolatu dute Getarian

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 19a

Ikastaroa maiatzaren 29tik ekainaren 26ra bitartean egingo dute; eskolak maiatzaren 29an, ekainaren 3,5,10,12,19 eta 26an izango dira 17:00etatik 20:00etara Ulpiano Etxean. Antolatzaileek jakinarazi dute tailerra 25 urte baino gehiago dituzten herritarrei dagoela zuzendua eta bertan memoria baliabideak suspertzeaz gain, egungo memoria eta memoria autobiografikoa landuko dituztela. Horretaz gain, memoria galtzea nola ekidin eta memoria hobetzeko zer egin behar den ikasiko dute parte-hartzaileek. Getariako Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin eta Cebanc-Cdearen erakundearen laguntzarekin antolatu du tailerra. Plaza mugatuak izango ditu eta bertan parte hartu nahi dutenek ostirala izango dute izena emateko azken eguna. Ikastaroa doakoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide