Jai giroan murgildu da Meaga San Isidro ondorenean ere

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2015eko maiatzaren 16a

Baserritarren santuaren egunaren ondoren, sanisidroak ospatzen jarraitzen dute meagarrek. Izan ere, jende ugari bildu du  bertso bazkariak. Elkartean bildu dira auzotarrak eta  Agin Laburu eta Aitzol Barandiaranen bertsoekin girotu dute bazkalostea. Iluntzean ere izango da zer gozatua Getariako auzo horretan. 20:30etik aurrera, sagardoa dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek, eta baita txerriki errea jatekoa ere. Ondoren, Etxalarko Elizagoien ahizpekin erromeria egingo dute, eta gerora, disko jartzaileek girotuko dute gaua. Goizean, txokolatea eskainiko dute. Bihar ere jarraituko du festak. Hona hemen biharko antolatu dituzten ekitaldien zerrenda:   12:15. Paella txapelketa. 12:30. Meza nagusia. Ondoren, Gure Txeruren erakustaldia eta eskuz binakako pilota partida. 14:30. Paellarekin egindako bazkaria. 16:00. Gorriti eta bere animaliak, frontoian. 17:00. Jaiei amaiera emateko mus txapelketa irekia, Artelatz elkartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide