Maiatzaren 18an, datorren astelehenean, Museoen Nazioarteko Eguna izango da, eta egun seinalatua herritarrekin ospatzeko egitarau berezia antolatu du Getariako Cristobal Balentziaga Museoak astebururako.
Igandean ate irekien jardunaldiak egingo dituzte museoan, eta bisitaldi gidatuak eta tailerrak eskainiko dituzte. Euskarazko bisita gidatuak 12:00etan eta 17:00etan hasiko dira eta gaztelaniazkoak 12:30ean eta 17:30ean.
Aurten Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Gizarte jasangarri baterako museoak gaia proposatu dute. Ildo horretatik, igandean Ehunak birziklatzeko tailerra eskainiko du doan Balentziaga Museoak familientzat 10:30etik 13:30era. Tokia mugatua izango da, egitasmoak eta bertan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 943 00 88 40 telefono zenbakira hots eginda.