Oztopoen gainetik mailan gora

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko maiatzaren 14a

Getariako Keta Futbol Taldea mailaz igoko da datorren denboraldian, eta iaz galdutako maila berreskuratuko du. Taldeak zailtasunei aurre egin eta denboraldi bikaina egin du.Pasa den denboraldian kolpe gogorra jaso zuen Getariako Keta Futbol Taldeak; «...

Keta Futbol Taldeko kideak entrenatzen. (Egilea: Aiora Larrañaga)

Getariako Keta Futbol Taldea mailaz igoko da datorren denboraldian, eta iaz galdutako maila berreskuratuko du. Taldeak zailtasunei aurre egin eta denboraldi bikaina egin du.

Pasa den denboraldian kolpe gogorra jaso zuen Getariako Keta Futbol Taldeak; «taldekide batek istripu gogorra izan zuen, maila galdu genuen eta 14 futbolarik taldea utzi zuten». Egoerari buelta ematea lortu zuen Ketak, kide berriak sartu ziren taldean, giro ona sortu da denen artean eta iaz galdutako maila berreskuratzea lortu dute. Liga amaitzeko lau jardunaldi falta badira ere, dagoeneko igoera lortu du futbol talde getariarrak. Hala, Gorengo Mailatik Ohorezko Mailara igo da.«Denboraldi oso ona» egin dute; guztira hiru partida galdu dituzte, lau berdindu eta gainontzeko guztiak irabazi. «Denboraldia hasi genuenean gure helburua taldearen funtzionamendua berreskuratzea eta jokalariek fubolaz gozatzea zen. Pixkana talde giroa sortu nahi genuen, eta helburua lortu dugu», azaldu du taldeko koordinatzaile Josu Mujikak. Gainera, Keta Futbol Talde- ko kideek uste dute lesioei dagokienez ere zortea izan dutela denboraldi honetan. «Jende justuarekin ibili gara, eta lesiorik ez izateak denboraldian zehar lagundu digu». 100 fitxa ditu taldeak Duela zortzi urte sortu zen Keta Futbol Taldea, eta hasieratik «ilusioa eta futbolean jokatzeko grina» izan ditu oinarrian. «Talde txikia gara, bi talde ditugu eta askotan zaila izaten da bi taldeak osatzeko jokalariak biltzea». Beheko taldeak Lehenengo Erregional mailan jokatzen du, eta talde nagusia Gorengo Mailan aritu da. «Guk futbolean jokatu nahi duten getariar guztiei horretarako aukera eman nahi diegu, hori da gure helburua». Taldeak ehun fitxa ditu, jokalarien, entrenatzaileen eta beste taldeetan jokatzen duten jokalari gazteen fitxak kontuan hartuta. «Nahiko bagenu ere ezingo genuke gehiago hazi. Talde bakoitzagatik jasotzen dira diru laguntzak, baina ezin da talde gehiago sortu dirurik eta futbol zelairik gabe». Herrian futbol zelairik ez izatea oztopoa da Getariako futbol taldearentzat. Horregatik, Ketak hitzarmenak ditu Zumaiako eta Orioko futbol taldeekin eta futbolean jokatu nahi duten haur getariarrak talde horietara bideratzen dituzte. Gainera, Ketako kideek Orioko Futbol Taldearekin partekatzen du Mendibeltz futbo zelaia. «Herrian zelairik ez badugu ere, gustura gaude. Hasieratik oso ondo hartu gaituzte Orion, etxean bezala sentitzen gara». Ketak badaki oso zaila dela herrian futbol zelai bat izatea. «Inbertsio handia egin behar da, gutxienez hiru milioi euro. Eta, gaur egun egoera ekonomikoa dagoen bezala, ezinezkoa da Getariako Udalarentzat futbol zelai batengatik hori ordaintzea», azaldu du Ketako lehendakari Eugenio Urangak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide