XXII. Elan-Euskadi Jardunaldiak antolatu dituzte Getarian hilaren 18tik 22ra bitartean

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko maiatzaren 12a

Venezuelako kontsul Yolanda Rojas Urbinak hitzaldia emango du asteazkenean Getarian. (Iturria: legebiltzarra. eus) Elan-Euskadi gobernuz kanpoko erakundeak urtero bezala jardunaldiak antolatu ditu Getarian, gizarte gaiak ardatz hartuta. Datorren astelehenean hasi eta ostiralera bitartean hainbat hitzaldi eskainiko dituzte Ulpiano Etxeko aretoan. XXII. ELAN-EUSKADIKO JARDUNALDIAK Maiatzaren 18a, astelehena. 19:00etan Mikel Aramendik Siria: konflikto baten argudio giltzarriak hitzaldia emango du Ulpiano Etxean. Maiatzaren 20a, asteazkena. 19:00etan Yolanda Rojas Urbinak Venezuela: Gerra ekonomikoa, gerra mediatikoa eta kanpoko esku-hartzea (Venezuela: Guerra economica, guerra mediatica e injerencia externa) hitzaldia emango du Ulpiano Etxean. Hitzaldia gaztelaniaz izango da. Maiatzaren 21ean, osteguna. 19:00etan. Xabier Arrizabalek Merkataritza eta Inbertsio Akordio Transatlantikoa: Merkataritza askatasuna edo esplotaziorako bidea? (EL TTIP: ¿Libertad de comercio o barra libre para la explotacion?) hitzaldia eskainiko du Ulpiano Etxean. Gaztelaniaz izango da. Maiatzaren 22an, ostirala. 15:00etan Maite Franko ipuin-kontalariak Beste lurraldeak bizirik  haurrentzat emanaldia eskainiko du Iturzaeta Eskolako aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide