Getariako EH Bilduk ekitaldia egingo du ostiralean

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko maiatzaren 12a

  Getariako EH Bilduko hautagai zerrenda. (Egilea: Getariako EH Bildu) Ostiralean 20:00tan hasita Getariako EH Bilduk Udal eta Foru Hauteskundeetako ekitaldi nagusia egingo du Berdura Plazan. Bertan parte hartuko dute Getariako EH Bilduko hautgai zerrendako kideek eta Joxean Agirre Gipuzkoako EH Bilduko ordezkariak. Ekitaldiaren ondoren herri afaria egingo dute eta bertan parte hartu nahi dutenek Harralde tabernan edo Harritarte dendan eman dezakete izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide