Getariako udaleku irekietako haurrak San Fermin Txiki ospatzen herriko plazan. (Egilea: Maider Ostolaza)
Getariako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uda sasoirako. 4-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta daude udaleku irekiak eta Urritza Aisialdi Elkarteak kudeatuko ditu. Bertan parte hartu nahi duten haurren gurasoek maiatzaren 22ra arte izango dute izena emateko aukera liburutegian, Turismo Bulegoan eta udaletxean. Horretarako, izena emateko orria, beharrezko baimenak sinatuta eta ordainagiria entregatu beharko dituzte.
Udalekuei buruzko xehetasunak azaltzeko bilera egingo dute ostegunean udalbatzar aretoan, arratsaldeko 18:00etan, eta interesa duten herritarrak bertara gonbidatuta daude.