Antxoa Eguna eta Arrantzale Eguna ospatu dituzte getariarrek asteburuan

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2015eko maiatzaren 12a

Ostiral, larunbat eta igandean makina bat ekitaldi izan dira herri arrantzalean: besteak beste Antxoa Eguneko ekitaldia, kale-jira, antxoa-jana, estropadak eta prozesioa.Asteburuan Antxoa Eguna eta Arrantzale Eguna ospatu dituzte Getarian. Ekitaldi nag...

Ostiral, larunbat eta igandean makina bat ekitaldi izan dira herri arrantzalean: besteak beste Antxoa Eguneko ekitaldia, kale-jira, antxoa-jana, estropadak eta prozesioa.

Asteburuan Antxoa Eguna eta Arrantzale Eguna ospatu dituzte Getarian. Ekitaldi nagusia Cristobal Balentziaga Museoan egin zuten ostiralean, eta Zilarrezko Antxoaren aipamena eman zieten Getariako Txakolina jatorri izenari, Antonia Iribarri eta Manoli Agouesi. Iluntzean antxoa-jana egin zuten frontoian, eta jendetza bildu zen hitzorduan.

Igandean, berriz, arrantzalez janzteko eguna izan zen; Karmengo Amabirjinaren prozesioa egin zuten, eta arrantzale zaharrak omendu. Beste hamaika ekitaldi ere izan dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide