Getariako Iturzaeta Eskolako ikasleak garaiko produktuekin egindako errezetak biltzen ari dira

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko maiatzaren 11

Iturzaeta Eskolako EKO ordezkariak. Ikasle hauek Agenda 21eko jarduerak bideratzen dituzte ikastetxean. (Egilea: Naiara Egaña) Elikadura jasangarriaren gaia lantzen ari dira Iturzaeta Eskolako ikasleak azken bi ikasturtetan. Jakin badakite garaiko produktuak elikadura jasangarriaren ardatza direla eta herritarren artean garaiko produktuak jatea sustatzeko errezeta liburua osatu nahi dute. Ikasleek beren etxeetatik ekarritako errezetez gain, herritarren errezetak ere bildu nahi dituzte liburuxkan eta errezetak bidaltzera animatu nahi dituzte getariarrak. Ekimenean parte hartu nahi dutenek 012073aa@hezkuntza.net helbidera bildali behar dituzte garaiko produktuak oinarri dituzten errezetak ostirala bitartean. Errezetek euskaraz idatziak izan beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide