Iakes Agirrezabal aurkeztu da alkategai gisa Getarian PSE-EEtik

E. Albizu Lizaso 2015ko mai. 1a, 00:00

Iakes Agirrezabal zarauztarra aurkeztu da Getarian alkategai, PSE-EEtik. Hazi korporazioko zuzendaria izan da, eta Patxi Lopez lehendakariaren gobernuarekin egin zuen lan, Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailean. Horrez gain, e...

Iakes Agirrezabal zarauztarra aurkeztu da Getarian alkategai, PSE-EEtik. Hazi korporazioko zuzendaria izan da, eta Patxi Lopez lehendakariaren gobernuarekin egin zuen lan, Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailean. Horrez gain, enpresa pribatuetan ere egin du lan alkategaiak, banaketa eta marketing arloetan.

Agirrezabalek adierazi du enplegua eta jarduera ekonomikoak berreskuratzea dela bere lehentasuna datorren agintaldira begira. Horrez gain, jakinarazi du «tokiko merkataritzaren aldeko apustua» egingo dutela: «Guk beti babestuko dugu tokiko merkataritza, horrek egiten baitu aktibo herri bat».

Beraz, haren hitzetan, «herriko merkataritzari eta turismoari» bideratutako estrategia eratuko dute. Herriko udala erakunde «eraginkorra» izatea nahi du, getariarren «benetako arazoei erantzuteko, eta bizilagunen ongizatea bermatzeko». Bestalde, nabarmendu dute beraien helburua dela PSE-EE giltza izatea Getariako udalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide