Antxoa Egunean, antxoa dastaketa egingo dute frontoian. (Egilea: Aritz Mutiozabal)
Antxoaren kanpainan murgildurik daude arrantzaleak eta horren harira Antxoa Eguna antolatu dute maiatzaren 9rako Getarian. Egun nagusia ostiralekoa bada ere, ospakizunak asteburu osora zabaldu dituzte. Igandean, gainera, Arrantzale Eguna ospatuko dute; ohiko prozesioarekin eta trainerillen estropadarekin, besteak beste.
EGITARAUA
Maiatzaren 8a, ostirala
-12:00etan Antxua Eguneko ekitaldia Cristobal Balentziaga Museoan.
-19:00etatik 21:00etara, antxoa dastaketa frontoian.
-22:30ean, Mikel Erentxunen kontzertua Cristobal Balentziaga Museoan.
Corazones lana aurkeztuko du abeslari donostiarrak.
Maiatzaren 9a, larunbata
-Eguerdian, pintxo potea
-20:30ean, Easo Abesbatzaren kontzertua elizan.
Maiatzaren 11, igandea
- 09:00etan, diana txistulariekin
- 11:00etan, arrantzaleen meza eta Karmengo Amabirjinaren prozesioa
- 11:30ean, Gipuzkoako Trainerillen Ligako Estropada.
V. Antxoa Eguna Bandera
- 17:00etan,
Sardina Freskue! ikuskizuna haurrentzat Berdura Plaza.