Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Getariako Gure Esku Dago dinamika eguerdian elkartu da, Ehuntze Egunaren harira, eta apaindutako oihalak erakusgai jarri dituzte herriko frontoian. Ondoren, talde bakoitzak bere oihala hartu eta frontoian bertan zeuden jostunengana eramango dute jostera. 33 oihal elkar josi dituzte, eta guztiak ehunduta herriari itzulia eman diote giza katean. Azkenik, oihalak kultur etxeko balkoian paratu dituzte, eta aurretik jarrita zegoen pankartan atxikimendu kopurua eguneratuko dute. Iaz 400 lortzeko erronka jarri zuten, eta marka aise gainditu dute: une honetan 657 babes jaso dituzte.