Getariako Trikitilari Gazteen Txapelketan izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 24a

Maria Lasak eta Garazi Otaegik irabazi zuten Getariako Trikitilari Gazteen Txapelketa 2012an. (Egilea: Ibon Errazu)   Maiatzaren 30ean Euskal Jai Eguna egingo dute Getarian eta horren barruan Trikitilari Gazteen Getariako XVI. Txapelketa jokatuko da. 18 urte bitarteko trikitilari bikote gazteek  (18 urtekoak barne) parte hartuko dute norgehiagokan eta bikote askok izena emango balute kanporaketa jokatuko litzateke txapelketa aurretik. Getariako Tritilari Gazteen Txapelketan izena eman nahi dutenek 943-896024 telefono zenbakira hots egin behar dute. Bikote bakoitzak 3 pieza jo beharko ditu: alde batetik, trikitia; bestetik, pot-pourria (honek gehienez 7 minutuko iraupena izan beharko du) eta azkenik arin-arina, fandangoa edo porrusaldaren artean bat aukeratu beharko dute. Antolatzaileek jakinarazi dute epaimahaiak piezen zailtasuna, trikitilarien bat etortzea, kantua, dantzagarritasuna eta pandero-jotzailearen lana baloratuko dituela epaia ematerakoa. Gainera, zehaztu dute baserritarrez jantzita parte hartu beharko dutela gaztetxoek. Sariak 1. bikotearentzat txapelak eta 150 euroko ordainsaria 2. bikoteari 150 euroko ordainsaria 3. bikoteari 100 euroko saria Eta, 4-5-6 postuetan sailkatzen diren bikoteentzat 60 euroko saria. Gainera, getariar bikote onenarentzat ere saria izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide