Getariako Konpartsako irudia. (Iturria: Baleike)
Aurtengoan 70. hamarkada izango da konpartsako gaia eta disco musikako abesti ezagunak dantzatuko dituzte parte-hartzaileek Isaak Aranberriren zuzendaritzapean. Salbatore Jaietarako dena prest izan dadin astelehenean zabalduko dute konpartsan izena emateko epea eta maiatzaren 15a bitartean izango dute inskribatzeko aukera herritarrek. Antolatzaileek jakinarazi dute konpartsan gizon eta emakumez osatutako bikoteek eman behar dutela izena eta gutxienez horietako batek getariarra izan beharko duela; parte-hartzaile guztiek 18 urte baino gehiago izan beharko dituzte. Izena eman nahi dutenek udaletxean, 943 89 60 24 telefono zenbakira hots eginda edo
kultura@getaria.org helbidera idatzi dezakete.
Konpartsako lehen bilera maiatzaren 20an 19:30ean egingo dute Alondegian eta ekainaren 1ean hasiko dira entseguekin.