Zikiro eta bertso jaia, prest

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko apirilaren 22a

Auzoko jaiak ospatzeko zikiro-jatea, bertso saioa eta erromeria antolatu dituzte Getariako San Prudentzio auzoan, larunbat gauerako.Getariako San Prudentzio auzoko jaien barruan zikiro eta bertso jaia egingo dute larunbatean, auzoko plazan. Antolatzail...

Auzoko jaiak ospatzeko zikiro-jatea, bertso saioa eta erromeria antolatu dituzte Getariako San Prudentzio auzoan, larunbat gauerako.

Getariako San Prudentzio auzoko jaien barruan zikiro eta bertso jaia egingo dute larunbatean, auzoko plazan. Antolatzaileek azaldu dutenez, «menua oso berezia» izango da: zurrukutuna, zikiroa eta postrea eskainiko dituzte, eta plazan bertan erreko dute zikiroa.

Zikiro-jatean bertsolariek ere parte hartuko dute; Uxue Alberdi eta Jon Maia ariko dira bertsotan afari ederraren bueltan. Afal ondoren, erromeria ospatuko dute Unsain taldearekin.

Larunbateko bertso afarian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Getariako Harritarte dendan daude txartelak salgai, 15 euroren truke.

Bestalde, San Prudentzio jaiak diruz laguntzeko errifa antolatu du auzo elkarteak. Parte-hartzaileentzat Iturregi Hotelean, Usotegi Nekazal Etxean eta San Prudentzio Hotelean egonaldiak zozkatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide