Getariako EH Bilduren hautagaitza. (Iturria: Getariako EH Bildu)
Ostegunean egin zuen Getariako EH Bilduk herri batzarra eta bertan maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako hautagai zerrenda aurkeztu zuen. "Talde indartsua" dela nabarmendu dute; alde batetik, azken lau urtetan udal gobernuan izan diren kideak daude, tartean Nika Lertxundi alkatea eta bestetik aurpegi berri batzuk ere baditu zerrendak. "Esperientzia, lan egiteko konpromisoa eta freskura uztatzen dituen hautagaitza da aurkezten duguna. Hemendik aurrera ere, orainarteko bidean sakonduz Getaria hobe bat eraikitzeko ilusio eta gogo handiz jarduteko prest gaude" azaldu dute.
Getariako EH Bilduren hautagai zerrenda
Nika Lertxundi izango da zerrendaburua. Hurrengo herritarrek osatuko dute hautagaitza: Begoña Garate, Amets Etxabe, Ibon Gereka, Arantza Agirrezabalaga, Floren Iribar, Iker Azkue, Aizpea Peña, Ekaitz Esteban, Edurne Irigoien, Ikerl Aldalur, Gorka Bordagarai, Amaia Iribar, Aitor Irigoien, Mari Jose Otamendi, Imanol Urresti.