Zuzeneko kontzertua emango du Harralden Fajardo kanariarrak

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 17a

GETARIA // Bihar Getariako Harralde tabernan zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute 22:30etik aurrera bertan biltzen direnek. Giro ederra izango da Harralden. Alde batetik, Espainia mailako musika eszena independentean denen ahotan dabilen Fajar...

GETARIA // Bihar Getariako Harralde tabernan zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute 22:30etik aurrera bertan biltzen direnek. Giro ederra izango da Harralden. Alde batetik, Espainia mailako musika eszena independentean denen ahotan dabilen Fajardo bakarlari kanariarrak kontzertua eskainiko du. Bestetik, Joxean Rivas Jox bilbotarrak bakarkako proiektu berria aurkezteko estreinako kontzertua emango du Getarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide