Getariak «inoiz izan duen gerakin handiena» lortu du EH Bilduk

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko apirilaren 17a

Getariako udal gobernuarentzat kudeaketa ekonomikoa izan da agintaldiko erronka nagusia, eta «kudeaketa eraginkorra eta gardena» egin dutela azaldu dute. Udalaren egoera ekonomikoa hobetzeko hainbat urrats eman ditu Getariako EH Bilduk.Alde batetik, ...

Getariako udal gobernuarentzat kudeaketa ekonomikoa izan da agintaldiko erronka nagusia, eta «kudeaketa eraginkorra eta gardena» egin dutela azaldu dute. Udalaren egoera ekonomikoa hobetzeko hainbat urrats eman ditu Getariako EH Bilduk.

Alde batetik, Getariako Udalak zuen «karga finantzieroa murriztu» du; bestetik, gastu arrunta jaitsi du, «liberatu bakarra izanez eta alkatearen soldata 3 mailatan jaitsiz, 280.000 euro aurreztea lortu dugu». Horretaz gain, sarrera arruntak gehitzeko diru sarrera berriak bilatu ditu. Gainera, egin diren proiektu eta obren «jarraipen zorrotza» egin du udal gobernuak «gainkostuak ahal den gutxiena izatea lortuz».

Udal gobernutik jakinarazi dutenez, datorren agintaldirako 1.100.000 euroko gerakina izango du Getariako Udalak. «Inoiz izan duen kopururik handiena».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide