'Garai Bateko Ezkontza' irudikatuko dute larunbatean Getarian. (Iturria: Getariako Udala)
Getariako Udaletik jakinarazi dutenez, aldaketak izango dira
Garai Bateko Ezkontzaren ordutegian eta ibilbidean. Larunbat arratsaldean hileta elizkizuna izango da Salbatore Deunaren parrokian eta horrek ordutegi aldetik herri antzerkiarekin bat egin ez dezan ordu erdi atzeratu dute
Garai Bateko Ezkontza; 18:00etan emango diote hasiera ikuskizun ibiltariari.
Hurrengoa da ibilbidea
- Andregaia eta bere senideak Akerregitik behera jaitsiko dira Herrerieta kalean barrena.
- Gure Txeru lokalaren aurrean, senargaiarekin elkartuko dira.
- Plazan, herritarren ongietorria izango da.
- Elkano kaletik Artzapera jaitsiko dira.
- Elizan, ezkontza irudikatuko dute.
- Bertsolariak.
- Kale Nagusitik frontoira igoko dira.
- Frontoian, dantzak, afaria eta erromeria Izer eta Alabierrekin.