Getariako Kiroldegi aurrea estaltzeko lehen urratsa eman da

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko martxoaren 27a

Herritarrek haurrentzat eremu estali bat eskatu izan dute, eta EAJk ere hala eskatu du aurrekontuen alegazioetan

Sahatsaga kiroldegia estaltzeko proiektua idatziko dute aurten. (Egilea: Aiora Larrañaga) Getariako udalbatzak behin betiko onartu du 2015eko udal aurrekontua; alkatearen kalitatezko botoari esker aurrera atera da, EAJk kontra bozkatu baitu. Izan ere, otsailaren 16an onartu zuten behin-behinean udal aurrekontua, eta ondoren EAJk 11 alegazio aurkeztu zituen. Udal gobernuak horietatik bi osorik onartu ditu, eta beste baten zati bat ere bai. Aurrekontuan egin dituzten aldaketen artean dago, esaterako, Sahatsaga kiroldegiaren aurrea estaltzeko proiektua idazteko partida. EAJk horretarako partida bat eskatu zuen. Aitor Irigoien EH Bilduko zinegotziak, berriz, herritarren nahia aipatu du: «Aurrekontu parte-hartzaileko bileretan herritarrek aipatu zuten haurrek jolasteko eremu estali baten beharra zegoela herrian». Estalpe bat jartzeko hainbat aukera aztertu ondoren, kiroldegi aurrea eremu egokia dela ikusi du udalak. Aurten proiektua idatziko dute, eta datorren urtean proiektua gauzatzea da EH Bilduren asmoa. 2015eko udal aurrekontuan egindako aldaketak - Korrikako kilometroa erosteko 600 euro. - Sustraia taldeari laguntza 300 euro. - Noiznahi kolektikoaren 15.urtemuga ospakizunerako 3.000 euro. - Elkano abesbatzari 1.500 eurotako laguntza. - Berria egunkariari 500 euro. - Itsas ondarearen artxibo lana egiteko 1.000 euro. -Kiroldegiaren aurrealdea estaltzeko proiektua idatzeko 10.000 euro. - Deposito atzeko terrenoa txukuntzeko 6.000 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide