AEK-ren eskerrak Erramu igandean famili kristauen meza

Urola Kostako Aek., Felix Azurmendi. 2015eko martxoaren 26a

Astelehen handiarekin esnatu gara gaur, baina irribarrea ezin ahotik kendu gabiltza. Izan ere, emozioz betetako asteburu luzea izan dugu. Korrika Txikiekin hasi ginen asteazkenean eta hainbat eta hainbat izan dira zubi honetan zehar eskualdean egin dit...

Astelehen handiarekin esnatu gara gaur, baina irribarrea ezin ahotik kendu gabiltza. Izan ere, emozioz betetako asteburu luzea izan dugu. Korrika Txikiekin hasi ginen asteazkenean eta hainbat eta hainbat izan dira zubi honetan zehar eskualdean egin ditugun ekimenak: Gosariak ikuskizuna, Anje Duhalderen emanaldia, Urko eta Nagore, Perlak, Zea Mays eta Fan&Go-ren kontzertuak, Mus Txapelketa, Muxikoak, haurrentzako jolasak, bertsoak, trikitilari eta joaldunak, herri bazkariak, hamaiketakoak... Urepelera gerturatu ginenok ere, inoiz izan den Korrika hastapen jendetsuena bizi ahal izan genuen, benetan hunkigarria eta ederra.

Eta iritsi zen atzoko [igandeko] egun handia. Hotzez eta urduri itxaron behar izan genuen, Donostian lasai-lasai ibili ondoren atzerapenarekin zetorrela-eta. Baina, bozgorailuetatik aurtengo abestiaren doinuak eta animo oihuak entzun bezain laster, Korrikaren berotasunak hartu gintuen. Hortik aurrera tipi-tapa tipi-tapa oihu artean ilusioz eta irribarretsu egin genuen Oriotik Errezilerainoko bidea.

Bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu Urola-Kostako AEKren izenean, modu batera edo bestera Korrikan parte hartu duzuen guztioi! Zorionak zuei! Zuek gabe ez bailitzateke posible izango hau guztia aurrera ateratzea.

Eskerrik asko igandean kalera atera zineten guztiei, Korrika batzordeetan parte hartu duzuen guztiei, Korrika Txikiak antolatzen lagundu diguzuen ikastetxe guztiei, diru bilketan eta arropa salmentan aritu zareten guztiei, Korrika aurretik petoak saltzen ibilbide osoa egin zenutenei, argazkiak atera eta gure esku utzi dituzuenoi; eta noski, zuen ekarpena egin duzuen Korrika laguntzaile nahiz Korrika lagun guztiei; baita udalei ere, emandako diru laguntza eta azpiegiturengatik. Ezin ahaztu kilometroak erosi dituzuen guztiak, eta nola ez, Korrika Kulturaleko egitaraua aurrera ateratzeko lanean aritu zareten guztiak. Gure ikasle finei ere eskerrik asko! Azken hilabete honetan izandako pazientziagatik. Egun hauetan bizi izandakoa zoragarria izan da!!! Horrek guztiak indar handia eman digu eta ziur egon, lanean jarraituko dugula Euskal Herri osoa Euskahaldundu arte!

Zorionak Urola Kosta! Eta gogoratu, Bilbora bidean Korrikak aurrera darrai!

A ste Santua gainean dugu. Erramu igandearekin hasten gara. Aukera ederra gure bizitzari espiritualtasun apur bat eskaintzeko. Jesusen oroimena ospatzea osasungarri gertatzen da gure espiritu eta gizatasunarentzat: eliz ospakizunak, prozesioak… Hurrengo igandean Erramu igandea Azkoitiko familien meza izatea nahi genuke, gurasoekim eta beren seme-alabekin. Deituak zaudete kristau familia sentitzen zareten guztiak.

Erramu bedeinkapena plazan hasiko da 11:00etan, eta handik prozesioan etorriko gara Parrokira ospakizuna jarraitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide