Mari Luz Estebanek hitzaldia emango du ostegunean Getarian. (Iturria: Pikara Magazine)
Martxoaren 8an ospatu zen Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ostegunean feminismoa izango dute hizpide Getarian. Mari Luz Esteban antropologoa izango da herrian eta bi saio emango ditu. Alde batetik, 18:00etatik 19:00etara Katukale Irakurle Elkarteko kideekin bilduko da liburutegian. Bestetik, 19:00etatik aurrera hitzaldia emango du Estebanek liburutegian
Feminismoa etengabe eraldatzen gaia oinarri hartuta.
Mari Luz Estebam medikua eta antropologoa da eta feminismoa eta emakumeen gaia jorratzen dituen teoriko garrantzitsuenetakoa. Maitasun erromantikoaz, amatasunez eta gorputzaz hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu.