'Garai Bateko Ezkontza' irudikatuko dute larunbatean Getarian. (Iturria: Getariako Udala)
Larunbatean irudituko dute
Getarian Garai Bateko Ezkontza. 17:30ean hasiko da herri antzerkia Akerregi baserriaren parean eta bertatik herrirantz abiatuko dira parte-hartzaileak. Herrian zehar hainbat geldialdi egingo dituzte ezkontzaren une desberdinak irudikatzeko eta frontoian amaituko da antzezlana, dantza saio batekin. Gaur egungo ezkontza ospakizunetan bezala, XX. mende hasiera ere janten eta edaten ospatzen zituzten ezkontzak eta
Garai Bateko Ezkontzaren ostean afaria izango da frontoian eta Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria ondoren. Afarian parte hartu nahi dutenek, Turismo Bulegoan eros ditzazkete txartelak 10 euroren truke osteguna bitartean.
Bestetik, antolatzaileek jakinarazi dute Gure Txeruko lokalean senargaiaren etxea egokituko dutela. XX. mende hasieran arrantzale etxeak nola ziren ezagutu nahi dutenek horretarako aukera izango dute ostiral arratsaldetik aurrera.