Getariarrak 19. Korrikan murgiltzeko egitarau zabala antolatu dute Getarian

Getariako Hitza 2015eko martxoaren 20a

[caption id="attachment_132645" align="aligncenter" width="300"]Korrika 19, Getaria Igandean 16:20ean Korrika 19-a pasako da Getariatik. (Egilea: Aiora Larrañaga)[/caption] Ostegunean Urepelen bidea hasi zuen 19. Korrikak eta igandean iritsiko da Getariara. Korrikari ongi-etorria emateko eta getariarrak euskaren aldeko aldarrian murgiltzeko hainbat ekitaldi eta jarduera antolatu dituzte igande eguerdirako herrian. Martxoaren 22a, igandea, KORRIKAREN EGUNA - 12:00etan, Korrika Poteoa herriko tabernetan. - 13:4ean, Korrika Bazkaria frontoian edo Berdura Plazan (eguraldiaren araberakoa izango da kokalekua). Antolataileek mahaiak, parrilla bat eta sagardoa txotxetik jarriko dituzte eta herritarrek eraman beharko dute janaria. - 15:45ean, Korrika Beroketa Getaitri Triatloi Taldeko kideekin. - 16:20ean, 19. Korrika pasako da Getariatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide