Iñaki Sotok eta Jexuxmari Mujikak bizikidetza hizpide izango dute asteartean Getarian

Getariako Hitza 2015eko martxoaren 16a

Jexux Mari Mujikak parte hartuko du astearteko solasaldian. (Iturria: Zuzeu) Bake prozesuaren aukerak eta erronkak gaia ardatz hartuta solasaldia izango da bihar (asteartea) 19:00etan Getariako Alondegian. Gara egunkariko Iñaki Sotok eta etika irakasle eta Bidetik Fundazioko bozeramaile Jexuxmari Mujikak parte hartuko dute hitzorduan eta gaiarekin interesa duten herritarrak saiora gonbidatu nahi ditu Getariako Udalak. Hizlariek azalpenak eman ondoren, herritarrek beren ekarpenak egiteko aukera izango dute. Bakea eta bizikidetza eraikitzen ekimenaren barruan antolatu dute hitzaldia. Izan ere, Getariako Udala 2013ko azarotik Baketik Fundazioarekin elkarlanean bakea eta bizikidetza gaia oinarri hartuta lanketa egiten ari da herrian eta hainbat saio antolatu dituzte urte eta erdian zehar. Bihar arratsaldeko saioa ere, orain artekoak bezala interesgarria izango dela uste dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide