EH Bilduko ahaldungai nagusi Xabier Olano Getarian izan da

Getariako Hitza 2015eko martxoaren 16a

Xabier Olano getariarrekin bilduta. (Egilea: Getariako EH Bildu) Getariako errealitatea ezagutu nahi izan zuen Olanok bertatik bertara. Horretarako herriko ordezkariekin bildu zen ostiralean eta hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoak diren zenbait eskaera egin zizkieten Olanori. Iluntzean ekitaldi politikoa egin zuten Berdura Plazan eta bertan parte hartu zuen ahaldungai nagusiak EH Bilduko alkategai Nika Lertxundirekin batera. EH Bilduko ahaldungai nagusi Xabier Olano azalpenak ematen Berdura Plazan. (Egilea: Getariako EH Bildu)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide