Haur, gazte eta helduentzat literatur lehiaketa antolatu dute Getarian

Getariako Hitza 2015eko martxoaren 13a

Getariako Literatur lehiaketan lanak aurkeztu daitezke. (Egilea: Aritz Mutiozabal) Getariako XIV. Lehiaketak bi sail izango ditu, ipuina eta olerkia, eta lehiaketa bederatzi mailetan banatuta izango da parte-hartzaileek adinaren arabera. Gaia librea da eta parte-hartzaileek nahi adina idazlan aurkeztu ditzazkete bertara; dena dela, aurkezten diren lanek saritu gabeak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Lanak ordenagailuz idatziak izan beharko dute eta idazlanarekin batera kartazal itxi bat aurkeztuko beharko dute parte-hartzaileek; barruan, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbaki zehaztu beharko dituzte. Kartazalaren kanpoko aldean ipuin edo olerkiaren izenburua idatzi beharko dute. Lanak Getariako Udaleko bulegoetan eta udal liburutegian entregatu beharko dira eta horiek aurkezteko azken eguna apirilaren 14a izango da. Apirilaren 24an banatuko dituzte sariak 18:30ean; maila eta sail bakoitzeko sari bakarra emango dute. Saririk jasotzen ez duten idazlanak Getariako udaletxean jaso ahal izango dituzte egileek sariak banatu eta 30 eguneko epean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide